
- Hemengo ekitaldia pasatu egin da.
Energia-komunitateen garapen aukerak ONLINE SAIOAK. Baterien erabilera Energia komunitateetan
Apirila 8 @ 17:00 - 18:00

Energia-komunitateak sustatu eta bidelaguntzeko Energiaren Puntua egitasmotik, Energia-komunitateen garapen aukerak webinar edo online saioak antolatu ditugu hurrengo asteetarako.
Landuko diren gaien artean baterien erabilera, finantzaketa aukerak, eredu ekonomikoa edota onura publiko izendapenak ekar ditzakeen abantailak planteatzen dira.
Lehena datorren asteartean izango da, apirilak 8, arratsaldeko 17:00tan eta ordubeteko iraupena izango du. Gaia, Baterien erabilera energia-komunitateetan izango da, eta Oreka energia-komunitateko eta Ekitermik enpresako kide banak hartuko du parte.
Deialdia irekia da eta interesa daukan edonork parte har lezake. Zoom plataforma bidez emango da eta hurrengo loturaren bidez konektatzeko aukera egongo da.
Zuen interesekoa izango delakoan,