
Energia komunitatea sortu dute Oñatin
Energia berriztagarrien komunitate berri bat sortu da Oñatin, Oneko izenekoa. Ekimen aitzindari honek herrian energia garbi eta iraunkorra sortzeko asmoarekin bat egin du. Komunitatea irailaren 3an sortu zen eta jada 41 bazkidek osatzen dute.
Komunitatearen sorrerak Oñatiko Udalak bultzatutako aurrekontu parte-hartzaileetan ditu sustraiak. Hain zuzen ere, energia komunitate bat sortzeko proposamena herritarrek beraiek egin zuten. Geroztik, hilabeteak daramatza herritar talde batek proiektuari forma ematen. Udalaren laguntza eta inplikazioa handiak izan dira hasieratik.
Oneko-ren lehen helburua epe laburrean proiektu esanguratsu bat abian jartzea da. Komunitateko kideak aktiboki ari dira lanean helburu hori lortzeko. Bestalde, komunitateak eta udalak uste dute Oneko erabat bateragarria dela Oñatiko energia-egitura orokorrarekin, eta sinergiak sortzeko aukera handiak ikusten dituzte.
Oneko herritarrek kudeatuko duten laugarren eskualdeko energia komunitatea dugu. Aurretik Berener (Bergara), Ixotzen (Elgeta), Leintz Ekiola (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga) eta Esnargi (Eskoriatza) sortu dira.
Azpimarratu behar da lau Energia Komunitateak Energiaren Puntuaren eskualdeko lankidetza taldeko partaide dirala.