Elgeta, Energia Trantsizioan Aitzindari: Ixotzenen Instalazio Fotovoltaikoa martxan!

Elgetako energia berriztagarri komunitateak mugarri garrantzitsu bat lortu du: herriko 47 bazkidek parte hartzen duten eta 48 HPKU (Horniduraren eta Kontsumoaren Unitatea, CUPS erderaz) hartzen dituen instalazio fotovoltaiko berria martxan jartzea.
Debagoieneko eskualdean, Ekiolaren atzetik, martxan jartzen den energia berriztagarrien komunitate baten lehen instalazioa da hau, eta horrek are garrantzitsuago bihurtzen du proiektua. Elgetako kasuak erakusten du tokiko komunitateek paper aktiboa har dezaketela deskarbonizazioan eta energia burujabetzan.
Instalazio berriak 46 kWp-ko potentzia du eta, ekainaren 18az geroztik, energia berriztagarria hornitzen die bazkideei, udako hilabeteetako eguzki-energia aprobetxatuz eta parte-hartzaileen faktura elektrikoetan aurrezpenak ekarriz. Gaur-gaurkoz, komunitatea osatzen dute 49 kontsumitzaile fisiko, 3 kontsumitzaile juridiko eta 3 bazkide laguntzailek.
Elgetako energia berriztagarrien komunitateak bidea irekitzen du beste udalerri batzuentzat, tokiko energia garbiaren aldeko apustua egiten duten eta herritarrak trantsizio horren erdigunean jartzen dituzten proiektuen bideragarritasuna eta onurak agerian utziz.