Debagoienean
Hona hemen gaur arte ekimen honen bitartez bidelagundu diren energia-komunitateak.
Debagoieneko energia-komunitateak
Elgeta
Ixotzen Koop. S.
Elgetako herritarren artean, energia larrialdiaren inguruko lanketa egiteko irabazi asmorik gabeko kooperatiba. Lanketa horretan epe motzeko helburu nagusiak dira herritarren kontzientziazioa eta formakuntza, eta energia berriztagarrien tokiko sorkuntza.
Ofizialki 10, interesa adierazi duten herritar kopurua 58.
Web orrirako esteka | – |
Partaide izateko esteka | https://labur.eus/ixotzen |
Email-a: ixotzen@gmail.com
Arrasate – Aratxabaleta – Eskoriatza – Leintz Gatzaga
Leintz Bailarako Ekiola
Kooperatiba eran egituratutako energia-komunitate bat da LB Ekiola. Bertan herritarrek eta PYME-ak eguzki-parke txiki (1MW) baten bidez hornituko dira energiaz eta kooperatiban parte hartuko dute energia sortzeko eta kudeatzeko.
Autohornikuntza bultzatu nahi du EKIOLAk, kanpoko iturriekiko mendekotasuna murriztu eta energia berriztagarri iraunkorrak sustatu. Erakundeek eta herritarrek klimaren alde egingo duten apustu handia da.
Gaur egun 250 partaide. Asmoa 450 bat familia hornitzea.
Web orrirako esteka | https://leintzbailara.ekiola.eus/ |
Partaide izateko esteka | https://leintzbailara.ekiola.eus/elkartu-nahi-dut/ |
Email-a: info@leintz-bailara.ekiola.eus
Bergara
Berener Koop. S.
Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren aurrezpena sustatzen dituen kooperatiba herritarra da.
Helburuak: Trantsizio energetikoa bultzatzea, herritarrak ahalduntzea, burujabetzaren bidean urratsak ematea, Pobrezia energetikoari aurre egitea.
84 bazkide erabiltzaile eta bazkide laguntzaile bat (ALET S.L)
Web orrirako esteka | https://www.berener.eus/ |
Partaide izateko esteka | https://www.berener.eus/#faq |
Email-a: berener@berener.eus
Debagoieneko kanpo dauden energia-komunitateak
Otxandio
Oreka
Kooperatiba bat da, bazkide kontsumitzaileek daukate gehiengoa, eta udala eta Hamaika Lore (egoera ekonomiko zailean dauden atzerritarrekin lana egiten du) elkartea daude bazkide laguntzaile bezala.
90 pertsonak adierazi dute autokontsumo partekatuan parte hartzeko interesa, baina oraindik ez dugu bazkidetza prozesua abiatu.
Web orrirako esteka | – |
Partaide izateko esteka | – |
Email-a: oreka.otxandio@gmail.com
Orereta/Errenteria
Ekiherri Koop S (Ekiherri)
Energia berriztagarrien komunitate kooperatiboa da, tresna bat, gaur egungo energia eredua eraldatu nahi duten herritarrek sortua, eta energia berriztagarrien proiektuak garatzeko gaitasuna duena, trantsizio sozioekologikoa tokiko esparruan garatzeko, eta herritarren parte-hartzearen bidez.
Gaur egun 60 partaide.
Web orrirako esteka | https://ekiherri.eus/ |
Partaide izateko esteka | https://ekiherri.eus/#form |
Email-a: info@ekiherri.eus
Elorrio
Argiñola. Elorrioko Energia berriztagarrien komunitatea, KOOP. S
Argiñola 2023ko Martxoan herritar talde batek sortu zuen Energia Komunitatea da. Helburuak energian aurreztea da eta gertuko energia berriztagarriak sortzea dira, horretarako bertako eta hurbileko partaideen arteko elkar lana eta elkar zaintza bilatzen dugu.
60 bazkide.
Web orrirako esteka | www.argiñola.eus |
Partaide izateko esteka | https://forms.gle/EShvuLgqd3oRSa7t8 |
Email-a: harremanak@arginola.eus
Itsasondo
Hitzar
Itsasondon energia sortzeko eta kontsumitzeko beste modu baten bila hasi gara. Energiaren burujabetza lantzeko helburuarekin sortu dugu HITZAR Energia Komunitatea, eta bere oinarria auzolana izango da. Auzonala herritar, lagun eta bizikideen arteko lankidetzan zereginak egitea da, eta hori da, hain zuzen, herrian sortu eta herrian kontsumitzea…posible delako!
49 bazkide
Web orrirako esteka | https://www.itsasondo.eus/node/10373 |
Partaide izateko esteka | https://forms.gle/NNwDCZ6PLWnQRaxUA |
Email-a: hitzar@itsasondo.eus