
Ehnergiaren sorrera
Martxoan, Ehnergia sarearen aurkezpen ofiziala egin zuen Udalbiltzak Donostiako Kursaal aretoan, 50 bat aditu, ordezkari eta energia komunitateetako kide bilduz. Ekitaldian Clara Rouget Udalbiltzako zuzendariak eta Haritz Alberdi lehendakariak azpimarratu zutenez, proiektu hau urteetako lanaren emaitza da —2021eko Hernaniko mintegitik hasi eta Legorretako mugarriaraino 2024ean— eta bizi dugun krisi klimatikoaren aurrean erantzun publiko-komunitarioa artikulatzeko jaio da. Sare honen helburu nagusia Euskal Herrian loratzen ari diren energia komunitateei babesa ematea, saretzea eta aholkularitza tekniko zein juridikoa eskaintzea izango da.
Izaera juridikoari dagokionez, Ehnergia kooperatiba europearra gisa egituratu da, mugaz gaindiko izaeradu, Euskal Herri osoa aintzat hartuz, eta gure lurraldean mota horretako egitura duen bigarrena da (Ikastolen Elkartearen ondoren). Informazio guztia eta sarearen bilakaera ehnergia.eus webgunean eta sare sozialetan egongo da eskuragarri, elkarlanerako deia zabalik utziz eragile guztiei.

