Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Energia-komunitateen garapen aukerak. Finantzaketa aukerak

Apirila 29 @ 17:00 - 18:00

Energia-komunitateak sustatu eta bidelaguntzeko Energiaren Puntua egitasmotik, Energia-komunitateen garapen aukerak 2. webinar edo online saioa egingo dugu apirilaren 29an.

Bigarren saio honetan, energia-komunitateek Koop57ren bitartez eduki ditzaketen finantzaketa aukera eta moduak azalduko dira.

Esan bezala, Fintzantzaketa aukerak Koop57 izenburua izango duen saioa, apirilak 29,  arratsaldeko 17:00etan izango da eta ordubeteko iraupena izango du. Deialdia irekia da, eta interesa daukan edonok parte har dezake.

Zoom plataforma bidez emango da eta hurrengo loturaren bidez konektatzeko aukera egongo da.

Xehetasunak

Data:
Apirila 29
Ordua:
17:00 - 18:00