Tokiko Administrazioaren topaketa
Iraunkortasunari hamaika begirada ekintza programaren baitan, eskualdeko administrazio publikoak, egun bizi dugun erronka konplexuen garaian bete beharreko rolaren gainean hausnartzeko saioa antolatu zuen D2030 ekimenak, foku berezia jarrita energia trantsizioaren alorrean. Ekainaren 12an ospatu zen, Oñatin.
Miren Larrea (Orkestra): Erronka Konplexuen garaiotan eskualde antolaketa eta rol publikoa birpentsatuz.
Beñat Irasuegi (Talaioskoop/Olatukoop): Erronka konplexuen garaiotan lankidetza publiko-komunitarioa indartzeko beharra: zergatik, zertarako, zein arlotan eta nola?
Eneko Anzuola (LKS Nest LEGAL): Administrazio publikoa Energia Komunitateetan: lagapenak eta bazkidetzak