Energia-komunitateen sustapen bulegoa

Funtzioak

Hauek dira bulegoaren funtzioak:

Erronka energetikoaren eta energia-komunitateen inguruan tokiko komunitatea informatu, formatu eta ahalduntzea.
Energia-komunitateak sustatu nahi dituzten herritar eta eragileei laguntzea, prestakuntza, informazio, bidelaguntza eta lotura estrategikoak sortzeko ekintzen bidez.
Energia-komunitateak garatzeko baliabide teknikoak eskaintzea: aholkularitza teknikoa, ekonomikoa, juridikoa eta soziala.
Energia-komunitateak sortze eta garapen prozesuak monitorizatzea; prozesu horien ezagutzak, ikaskuntzak eta jardunbide egokiak identifikatzea, erauztea, dokumentatzea eta zabaltzea.
Debagoienean sortuta dauden eta sortuko diren energia-komunitateak ezagutzera ematea.

FORMULARIOA

* Derrigorrezko eremuak

Jatorria

Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sareak IDAEren laguntza jaso du, Debagoieneko energia-komunitateak sustatzeko bulegoa sortzeko. Debagoiena 2030 eskualde mailan jorratzen ari den lan ildo garrantzitsuetako bat, trantsizio energetikoarena da, eta honen baitan energia-komunitateak ezinbesteko tresna dira.

2015ko irailean Pariseko akordioa sinatu zenetik hainbat urrats eman dira Europan larrialdi klimatikoari aurre egiteko. 2019an Europako Itun berdea onartu zen, ekonomia jasangarri bat lortzeko bide orria definitzen duena. COVID-19ak sorturiko pandemiaren ondoren Europak Berreskuratze eta erresilientzia mekanismoa aurkeztu zuen, krisi sozial eta ekonomikoaren ondoren gizarte eta ekonomia berria sortzeko asmoz. Bertan kokatzen da Europar Batasuneko energia garbien paketea (“Neguko paketea” bezala ere ezagutzen dena) eta bertatik sortzen dira Next Generation funtsak. Neguko paketearen oinarrietako bat autokontsumoa eta herritarra sistema energetikoaren erdian jartzea dira. Honetarako, besteak beste, energia-komunitateak izendatzen ditu palanka bezala.

Norabide horretan, Espainiar Estatuko Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) Administrazio Kontseiluak Eraldaketa Komunitarioko Bulegoei laguntzak emateko pizgarrien programaren lehen deialdia onartu zuen, energia-komunitateak sustatu eta dinamizatzeko, Europar Batasunak finantzatutako “Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruaren” eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren baitan.

HARREMANETAN JARRI

Zure herrian komunitate energetiko sortzea nahi izan
ezkero harremanetan jarri.